Gure ikuspegi demokratikotik abiatuta, atzera ezina da estatus berria landu eta indarrean jartzea Euskadiko Erkidego Autonomoa osatzen duten lurraldeetan. Saihestezinak dira, bestalde, Nafarroako instituzioek autogobernua garatzeko egin dituzten proposamenak ere. 

Espainiako Konstituzioak berrogei urte indarrean bete dituen honetan, gutariko asko aurkitzen gara frankismoa bukatzear zegoen garaian bizi izandakoaren antzeko bidegurutzean.

Hori bai, gaur egun oraindik jadaneko diren lege esparruak onartu zireneko testuinguru politikoak gaurkoetatik guztiz desberdinak dira. Lau aipatuko ditugu. Orduan onetsitako legeak frankismoaren garaian ondutako botere faktikoen indar giroan izan ziren. Gaur egun, bestalde, ETA betirako desagertu da eskenategi politikotik. Gehiengoa dira orduko prozesu haietan izan ez ziren hautesleen belaunaldiak. Euskal gizartearen nahiak eguneratzean, ezaugarri globalpean  datorren etorkizunerako erronkei begira, gure hezurdura instituzionalaren erreformulazio lasterra eta sakona eskatzen dute, bai eta gure kontsentsu eta erabakiek ere.

Honi guztiari Estatu mailako une honetako koiunturaren ezaugarriak gehitu behar zaizkio. Lau hamarkada iragan ondoren, ematen zuen hauetan metatutako esperientziaren ondoren demokrazian sakontzen jarraitzeko gogoetak etorriko zirela, tartean lurralde eredua edota monarkia bera Estatuaren forma bezala.

Alderantziz gertatu da ordea. Estatuaren egiturak bere osotasunean kutsatuz, ustelkeria eta demokraziaren aurkako inboluzio olatua nagusitu da azken urteetan. Integrismo erreakzionarioa Botere Judizialaren jabe egin da. Eragin handiko gune politiko eta mediatikoetatik ereiten ari da eta sustraía hartzen fundamentalismo gisako bat, era berean doktrinarioa eta intolerantea. Burdinezko sapaia jartzen dio indarrean den Konstituzioari eta talka egiten du gehiengo politikoekin bai Katalunian zein gure herrian bertan, izan Euskadiko Autonomi Erkidegoan edo Nafarroako Foru Komunitatean.

Azken batean, Espainiako panorama politikoa arnasezina da gaur Kataluniakoa edo gurea bezalako jendartearentzat, honen guraria baita demokrazia eredu bat  bertako herritargoaren borondatearekiko errespetuan oinarritua. Hala da Estatu espainoleko eremu politiko esanguratsu batentzat ere, benetan nahi izango lukeelarik birsortze demokratikorako prozesua ireki. 

Iruditzen zaigu beraz ez dugula gehiago itxaron behar eta bai ordea estatus berri baten trena hartu, etorkizun demokratiko berri baterako eta aldaketarako eragile izan dadin.

Ibilbide desberdinetatik etorrita ere, denok bat egiten dugu oinarrizko lehen konstatazio honetan: Euskal herritarrok nazioa gara.

Kontzeptuak berez nortasuna ematen digu erkidego politiko moduan eta Zuzenbide iturri bihurtzen da estatus berriari begira.

Iturri, lehenengo eta behin, Erabakitzeko Eskubiderako, ulertuta hau euskal erkidego politikoak daukan ahalmen gisa edozein proiektu politiko demokratikoren aukera egiteko, salbuespenik gabe, inposatutako esklusiorik gabe, beti ere horretarako gehiengoa lortuz gero. Hau da gure elkarbizitza demokratikoaren oinarria, izan hau euskal jendartearen baitan zein estatuko edo estatu gainetiko harremanetan. Ez litzateke beraz ulergarria izango etorkizuneko estatusik euskal instituzioek eskumen osoak izan gabe kontsultak zein erreferedumak deitzeko.

Zuzenbide iturri, bestalde, Autogobernuaren jardunerako, hau baita gure erkidego politikoa sostengatzen duen beste zutoin nagusia.

Idatzi hau sinatzen dugunok eremu oso desberdinetatik gatoz. Badira eremu politikokoak, noski, baina gehiago gara arlo anitzeko ekintzailetza sozialetik gatozenak, alegia gaztedia, sindikalismoa, feminismoa, enpresa eta kooperatibismoa, baina bai eta euskara, kultura, komunikazioa, kirola, unibertsitatea eta beste.

Jendarte zibil garen honetan, gure gaia da autogobernua. Gure egunerokotasunarekin, pertsonen bizimoduarekin, lotura zuzena dauka. Ongi dakigu, bestalde, zenbat eta autogobenu handiagoa, ongizate gehiago eta hobea. Gure historian zehar metatutako sinesmena da. Gure Kontzertu eta Komenio ekonomikoak, lurraldeen arabera, erabakigarriak izan dira horretan. Horregatik uste dugu gure estatus berriak eskumen oso eta esklusiboak behar dituela, akordioaren testuinguruan ongi babestuta, alde bakoitzak besteari soberanía aitortuz, Euskal Herriaren giza garapen jasangarriari lotuta dauden gaietan.   

Gure ongizate eredu propia, unibertsala eta jasangarria eraikitzearekin, aberastasuna sortu eta banatzeko ereduarekin, lotura daukan guztiaz mintzatzen ari gara. Enpleguarekin dauka lotura, lan harremanen esparru propioarekin; sistema fiskalarekin; gure zerbitzu publikoekin, Hezkuntza edo Osasunarekin, Segurantza Soziala edo Pentsioekin, gure laguntza sarearekin. Gure baloren artean dago genero parekidetasuna jendartearen eremu guztietara zabaltzea, nagusikeria patriarkala baztertuz. Neurri berean mintzatzen gara gizarte eleanitza eraikitzeaz, euskara izanik nortasun partekidetuaren hizkuntza, positiboki diskriminatuz baztertze eta errepresio historikoaren ondorioak konpondu asmoz. Era berean erreparatzen diogu geure Botere Judizial propioa sortzeari;  edota Euskal Herriaren unibertsitatea eraikitzen jarraitzeari, Estatuak inposaturiko lotura legal uniformatzaileak gaindituta. Kulturaren eta kirolaren eremua ere Estatuaren intromisiorik gabe antolatu nahi ditugu. Eta dimentsio kontinentalari dagagozkio, Europako Batasuneko erabaki prozesuetan parte hartzea dagokigu Euskal Herriaren interesak tartean direnean.   

 

 

Izaera demokratikoko aldaketa sakona planteatzen dugu, Euskal Herriak Estatu Espainolarekin izan beharreko harremanetan. Proposatzen den estatusak eta erreformak egungo lurralde eredua aldatzea ekarriko du, Estatu nazioanitzari bide emanez, federala edo konfederala, zeinetan Estatuaren forma bera legitimazio demokratikora lotua izango den. Gure ustez eskenategi berri honek egonkortasun politikoa eta ekonomikoa ekartzen lagunduko du. 

Hala ere, une honetan eta gertuko etorkizunean, Estatuaren gobernantza itaun askoren amaraunean korapilatuta dago eta honen norakoa asmatzea ez da bat ere erraza.  

Dena dela, ezin dugu amore eman autoritarismo eredu berriak pizten dituzten politika inbolutibo eta neoliberalen aurrean. Ez diegu seduzitzen utzi behar, berez ere iheskorra den eredu autonomikoari, gaur egun ere bete gabeari, ukitu kosmetiko hutsa egitearekin.

Gogoeta hauekin bat eginez, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Batzordean onartutako Oinarri eta Printzipioak, estatus berriari begirakoak, eta Nafarroako Gobernuaren errebindikazioak, norako onean abiatu direla esan dezakegu. Hauenganako atxikimenduak gehitzeko garaia da, edukiak indargabetu ordez beren garapen leialaren alde bultza egin dezaten.

Aipatutako erronkak tamaina handikoak dira. Badakigu. Ahalduntze soziala eskatzen dute.  Erabakigarria da aurrera egin ahal izateko.

Erronkek, ordea, ez gaituzte izutzen. Zirikatu egiten gaituzte.

Gure sinesmen demokratikotik abiatua, geure konpromiso eta inplikazio publikotik, jendarte zabalari dei egiten diogu jarrera eragilez sar dadin etorkizun kolektibo honetan.

Demokrazia eta askatasuna!

Euskal Herria, 2018ko abendua

 

Sinatzaileak

Carlos Garaikoetxea

Juan José Ibarretxe

Iñigo Iruin

Nekane Altzelai

Rafa Díez

Joseba Azkarraga Rodero

Anjeles Iztueta

Daniel Arranz

Javier Madrazo

Julio Flor

Jesús Uzkudun

Esther Larrañaga

Iñaki Goirizelaia

Carlos Etxeberri

Francisco Javier Caballero Harriet

Joseba Sarrionaindia Uribelarrea

Idurre Eskisabel

Xabier Oleaga Arondo

Lorea Agirre

Iñaki Mujika Arregi

Iñaki Elorriaga

José Miguel Goiburu Mendizabal

Mark Etxegarai

Fernando López Castillo

Josetxo Arrieta

Txutxi Ariznabarreta

Maite Aristegi

Amaia Goirigolzarri

Xabier Goirigolzarri

Itziar Fernandez

Xabier Amuriza

Mikel Osinalde

Gorka Mostajo

Xabier Iraola

Jone Amonarriz

Naike Diez Urruzola

Lander Iruin

Maider Galardi

Ainhoa Etxaide

Itziar Aizpurua

Antton Lafont

Jesús Mari Zamora

Inaxio Kortabarria

Mario Zubiaga

Ramon Zallo

Iñigo Santxo

Alaia Martin

Martxelo Otamendi

Joxe Mari Sors

Jone Zarraga

Josu Zabaleta Kortabarria

Tasio Erkizia

Eugenio Etxebeste

Imanol Esnaola

Estitxu Garai

Jule Goikoetxea

Kattalin Miner

Saioa Iraola

Miren Aranguren

Eneko Olasagasti

Lur Albizu

Ion Fano

Josean Urkiola

Juan Mª Jauregi

Carmen Hierro

Xabier Apaolaza

Iratxe Esnaola

Maddy Arrieta

Mikel Von Vichmann

Andoni Mujika

Kike Amonarriz

Igor Ortega Sunsundegi

Aitzol Loyola Idiakez

Miren Amuriza

Josu Kamara

Angel Oiarbide

Joxean Lozano Murga

 Xabier Sainz de la Maza Bilbao

 Arantza Isasmendi Bengoa

Iñigo Urrutia Libarona

Idoia Gutierrez Aretxabaleta

Iñigo Santxo Uriarte

Mª Eugenia Arrizabalaga Olaizola

Endika Garai Buztio

Luix Barinagarrementeria Olaizola

Joan Mari Torrealdai

Paulo Agirrebaltzategi